lunes, 2 de junio de 2008


Eta idatzi behar dizut azkenean maitasunezko kanta bat azkenean.
Ez dut esango ezer berririk,
badakit.
Ez bilatu, bada, hitz egokirik.Baina, hori bai, ez da izango gezurrik. ...

Liburu interesgarria eta ulerterraza hitzekin definituko nuke MORTO VIVACE, irakurri berri dudan nazken liburu hau.Hasieran aspergarri xamarra iruditu zitzaidan, normalean detektibeei buruzko liburuak atsegin ez ditudalako behar bada baina irakurtzen joan ahala liburuak bere xarma duela kontratu naiz. Hiltzailea zein zen jakin nahi orrek intriga sortu dit eta inoiz baino liburu motzagoa irakurri dudala iruditu zait.Honen antzerako beste libururen bat irakurtzea gustatuko litzaidake.Maddi 3B

jueves, 15 de mayo de 2008


Otsailare 11n Fernando Morilloren bisita bat izan genuen. Bere liburuari buruz "Izar Malkoa" hitz egin zigun.

Ez dit grazi handirik egin Boy liburuak, pasarte batzuk interesgarrialk gertatu zaizkit baina beste hainbatetan zeharo aspertu naiz. Roald Dahl-ek haurtzaroko gertakizunak kontatzen dizkigu eta gure egoerarekin zerikusirik ez dutela konturatu naiz. Hala ere liburuak alde positibo bat duela iruditzen zait, historia honek gure aiton-amonen haurtzaroa obeto ulertzeko balio digula uste dut.

Liburu hau ez zait asko gustatu. Abenturazko liburuak asko gustatzen zaizkit baina azkena irakurri dudan hau nahiko aspergarria gertatu zait. Gerra kontuak ez bai zaizkit gustatzen.Pasarte batzuetan atzera bueltatu behar izan dut zer kontatzen ari zitzaidan ez nekielako. Izen asko eta pasarte nahasiak iruditu zaizkit.Beste aldetik, maitasun kontuak faltan bota ditut eta intriga gehiago sortuko zidan liburua espero nuen.Hiztegi aberatsa darabil idazleak baina hitzak nahiko erraz ulertu ditut.Gerra kontuak erakartzen duen edonori gomendatuko nioke liburu hau.

viernes, 22 de febrero de 2008

Zu eta ni itsas ertzean,

Zui eta ni ilargiaren isladapean

Zu eta ni gauaren iluntasuanean.

jueves, 7 de febrero de 2008


Haize epela, errainuaren isladapean

haize epela, gauaren babesean,

bankuan eserita zure magalean

muxuka nazazu beldurrik izan ezean.