jueves, 15 de mayo de 2008


Otsailare 11n Fernando Morilloren bisita bat izan genuen. Bere liburuari buruz "Izar Malkoa" hitz egin zigun.

Ez dit grazi handirik egin Boy liburuak, pasarte batzuk interesgarrialk gertatu zaizkit baina beste hainbatetan zeharo aspertu naiz. Roald Dahl-ek haurtzaroko gertakizunak kontatzen dizkigu eta gure egoerarekin zerikusirik ez dutela konturatu naiz. Hala ere liburuak alde positibo bat duela iruditzen zait, historia honek gure aiton-amonen haurtzaroa obeto ulertzeko balio digula uste dut.

Liburu hau ez zait asko gustatu. Abenturazko liburuak asko gustatzen zaizkit baina azkena irakurri dudan hau nahiko aspergarria gertatu zait. Gerra kontuak ez bai zaizkit gustatzen.Pasarte batzuetan atzera bueltatu behar izan dut zer kontatzen ari zitzaidan ez nekielako. Izen asko eta pasarte nahasiak iruditu zaizkit.Beste aldetik, maitasun kontuak faltan bota ditut eta intriga gehiago sortuko zidan liburua espero nuen.Hiztegi aberatsa darabil idazleak baina hitzak nahiko erraz ulertu ditut.Gerra kontuak erakartzen duen edonori gomendatuko nioke liburu hau.